Pétion de Villeneuve, Jérôme
Frantses idazle eta politikaria (Chartres, 1756 - Saint-Emilion, 1794). Lehenik jakobindarren aldekoa izan zen baina geroago, Robespierrerekin izandako gorabeheren ondorioz, girondarren alde jarri zen. 1789an diputatu hautatu zuten; Parisko alkate, Konbentzioko lehendakari eta Osasun Publikoko lehenengo lehendakari izan zen. Konbentzioko eta Osasun Publikoko lehendakaritzan girondarren alde egon zen arren, 1793an montagnard-ek aginpidetik bota zuten eta ihes egin behar izan zuen.