Pétion
(Jaiotza izenez Anne Alexandre Sabes). Haitiko politikaria (Port-au-Prince, 1770 - Port-au-Prince, 1818). Zurien aurkako matxinadan parte hartu zuen (1791) Toussaint Louvertureren agindupean, baina harekin eztabaida handiak izan ondoren Frantziara alde egin zuen 1801ean. Leclerc-en oste frantsesekin batera itzuli zen bere herrira, baina han matxinatuen alde jarri zen. 1806an Dessalinesekin eta Christophonerekin zuen harremana hautsi zuen eta errepublika aldarrikatu zuen Puerto Principen. Haitiko lehendakari izan zen 1807-1818 urteetan.