Petöfi, Sandor
Hungariar poeta (Kiskoros, 1823 - Segesvar, 1849). Erromantizismoaren bultzatzailerik garrantzitsuena izan zen Hungarian. Ikasketak utzita, antzerki talde ibiltari batean sartu zen, eta gero soldadu egin zen. 1844. urtean argitaratu zuen poema bildumari esker egin zen ospetsu. 1848ko Hungariako iraultzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hungariako gudarostean sartu, eta Segesvarreko guduan hil zen (1849). Obra nagusiak: A helység kalapácsa (Herriko mailua), János vitéz (1845, Janos heroia), Az apostol (1848, Apostolua). “Zutik, Hungaria, sorterria deika duzu” esapideak Hungariako poeta eta heroi nazional bihurtu zuen.