Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petra

(Arab. Batra). Arabiako antzinako hiria, Itsaso Hilaren eta Itsaso Gorriaren artean. Nabatarren hiriburua izan zen K.a. IV-II. mendeen artean. Merkataritzagune garrantzitsua izan zen, Arabia, Palestina eta Siriaren arteko karabana bidean baitzegoen. K.a. 106. urtean, erromatarturik, garrantzia galtzen hasi zen, gero eta gutxiago erabiltzen baitzen Petratik igarotzen zen bidea. Harrian landutako tenpluen eta hilobien hondakin ugari dago hirian. Khaznah tenplua da monumenturik garrantzitsuena.