Perroux, François
Frantses ekonomialaria eta idazlea (Lyon, 1903 - Stains, 1987). Ekonomiako ikasketak egin ondoren Lyongo (1929) eta Parisko (1939) unibertsitateetako fakultateetan irakaslea izan zen, eta Zientzia Ekonomiko Aplikatuetarako Institutua sortu zuen 1944. urtean. Collège de France-n ere irakaslea izan zen. Ekonomiari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen: Capitalisme et Communauté de travail (1938), Cours d’économie politique (1939), La valeur (1943, Balioa), La coexistence pacifique (1958, Bakezko elkarbizitza).