Perry, Mathew Calbraith
Estatu Batuetako itsasgizona (South Kingston, Rhode Island, 1794 - New York, 1858). Estatu Batuetako itsas armadaren lehen lurrunontziaren kapitaina izan zen (1838-1840). 1853an Estatu Batuetako ontzidi baten buru zela, Japoniako Uragako portuan azaldu zen eta Kanagawa-ko hitzarmena sinarazi zion Japoniari. Hitzarmen horren ondorioz, merkataritza harremanak bideratu ahal izan ziren bi mendez bakarturik egon zen Japoniarekin.