Perrin, Francis
Frantses fisikaria (Paris 1901 - 1990), Jean-Baptiste Perrinen semea. Frantziako Eskolan irakasle eta Frantziako Energia Atomikoaren Komisaritzaren zuzendari. Teoria atomikoari eta kimika fisikari buruzko ikerketak egin zituen. 1939. urtean Mécanique statistique quantique obra idatzi zuen. Frantziako Zientzietako Akademiako kide zen.