Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perkloriko

izond. Kim. Kloroak bere balentzia handienarekin jokatuz (+7) eratzen duen azidoaz esaten da (HClO4). Isurkari koloregabea da eta urarekin elkartzeko joera handia du; azken erreakzio honetan bero asko sortzen da. Merkatuan saltzen diren disoluzioek % 65-70eko kontzentrazioa dute. Potasio perkloratoa azido sulfurikoarekin erreakzionaraziz lortzen da. Oxidatzaile indartsua da, gai organikoekin nahastean indar handiz su hartzen du eta pozoitsua eta sumingarria da. Erabilera ugari ditu: kimika analisiak egiteko, katalizatzaile gisa, esterrak, lehergaiak, elektrolisi bainuetarako gehigarriak ekoizteko eta abar.