Mit. Antzinako lituaniarren eta letoniarren jainko nagusia. Trumoia irudikatzen zuen, jainko gorena zen eta gizonen aita. Haren estatuaren aurrean znich edo su sakratua pizturik egoten zen gau eta egun. Erdi Aroaren amaiera arte iraun zuen Perkunas-en gurtzak.