Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perklorato

iz. Kim. Azido perklorikoaren eratorria den gatza. Kloroaren balentzia perkloratoaren molekulan izan dezakeen garaiena da (+7). Perklorato mota asko dira, baina ezagunena sodio perkloratoa (NaClO4) eta amonio perkloratoa (NH4ClO4) dira. Lehenengoa, uretan urtzen den solido koloregabea da. Erabiliena da, eta oxidatzaile indartsua da. Lehergaiak egiteko eta azido perklorikoa eta perkloratoak ekoizteko erabiltzen da. Kloroak balentzia positiboaz eratzen dituen gaien artean egonkorrena bada ere, su hartu eta leherketa eragin dezake erreduzitzaile, gai organiko edo azidoak ukitzen baditu.