Perkin, William Henry
Ingeles kimikaria (London, 1838 - Sudbury, Harrow, 1907). Koloregai bat sintesi bidez lortu zuen lehena (1856an); besteak beste alizarina eta kumarina lortu zituen sintesi bidez. Hofmann-en laguntzailea izan zen Londresko Royal College-en. Harrow-en kolore emaile sintetikoak egiteko lantegi bat eraiki zuen.