Perkins, Anthony
Estatu Batuetako zinema antzezlea (New York, 1932 - Los Angeles, 1992). Antzerkian jardun zuen gaztetatik. G. Kucor-en The Actress (1953, Emakume aktorea) filma izan zen zineman egin zuen lehen lana. Hitchcocken Psycho (1960, Psikosia) filmeko protagonista izan zen; lan horrekin arrakasta handia izan zuen. Geroztik gisa horretako antzezlanak egin izan zituen gehienetan. 1986an Psycho III (Psikosia III) filmaren zuzendaria izan zen. Beste film ezagunak dira: Fedra (1962), The Trial (1962, Auzia), The Life and Times of Judge Roy Bean (1972, Roy Bean epailearen bizitza eta garaia), Murder on the Orient Expres (1974, Hilketa Orient Expresen).