Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perikardio

iz. Med. Bihotza biltzen duen mintza. Bi geruza ditu: kanpokoa (zuntzez osatua) eta barnekoa (epikardio deitzen dena, bihotza ukitzen duena). Bi geruza horien artean perikardioaren barrunbea dago, gazur itxurako isurkaria duena (5-20 ml). Isurkari horrek labaingarri gisa dihardu bihotzaren uzkurduretan.