Périgueux
Frantziako hego-mendebaleko prefetura hiria (Dordoina), Isle ibaiaren ertzean. 37.670 biztanle. III. mendeko anfiteatro erromatarra, Saint-Front katedrala (XII. mendea), Saint-Etienne-de-la-Cité eliza (XII. mendea). XV. eta XVI. mendeko etxeak, apezpiku egoitza. Merkataritza eta industria hiri (janari industria, metalgintza) garrantzitsua. v Historia. Périgord konderriko hiriburua izan zen X. mendean. 1360an ingelesen eskuetara igaro zen, eta XIV. mendearen amaieran Frantziaren agindupera itzuli.