Perigord aldia
Goi Paleolitoaren hasierako kultura, Moustier aldiaren ondorengoa, orain dela 30.000 mila urte inguru sortu eta garatu zena. Kultura horretan sortu ziren lehen harrizko xafla zapalak, aldeak ere landuak zituztenak goitik beherako kolpeekin; halaber, tresnen ertzak askoz ere gehiago lantzen hasi ziren. Kultura hartan sortu ziren labanen eta zizelen moduko tresnak, aho zuzen zorrotzekoak.