Périgord
(Gaskoieraz Peyrigord). Frantziako hego-mendebaleko antzinako lurraldea. Bi alde dira lurralde honetan: Périgord zuria iparraldean (Périgueux hiri nagusia) eta Périgord beltza (Sarlat hiri nagusia) hegoaldean. Dordoina, Vézère, Isle ibaiek igarotzen dute eta goi-ordokiak eta haranak nabarmentzen dira lurraldean. Garia, garagarra, artoa, tabakoa eta trufak lantzen dira nekazaritzan. Fruitu arbola eta mahasti ugari dago haranetan, eta abere hazkuntzak ere garrantzi handia du. v Historia. Petrocorii herri zeltak okupatu zuen, eta konderria izan zen merovingioen garaian. Ehun Urteko gerrak hondamen handiak eragin zituen lurralde honetan. Orléans (1400), Penthièvre (1437) eta Albret (1481) etxeen agindupean egon ondoren Henrike IV.ak bere egin zuen (1607an).