Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perikarpio

iz. Bot. Hazia inguratzen duen fruituaren zatia. Obuluko mintzen aldaketen ondorioz sortzen da. Perikarpioak hiru geruza ditu: epikarpioa (fruituaren azala), mesokarpioa (fruituaren mamia) eta endokarpioa (fruituak duen hezurraren horma). Gehienetan mesokarpioa da jateko zatia. Mesokarpioa oso handitua izaten da fruitu mamitsuetan; beste batzuetan, fruitu lehorretan, perikarpioa oso murriztua izaten da.