Pereira Dos Santos, Nelson
Zinemagile brasildarra (Sao Paulo, 1928). Zinema ikasketak Parisen eginik bere herrira itzuli eta Rio de Janeirori buruzko bere lehen fikzio lanek Cinema Novo esan zaionaren oinarriak ezarri zituzten: Hollywoodeko ereduekiko haustura, estudioekiko etena eta errealitateari hurbil gon nahia. Zentsurak eta diktadurak mugaturiko gorabehera handiko karrera egin du, eta Brasilgo literatura lanak zinemarako egokitu ditu. Ezagunena Memorias do carcere (1984, Kartzelako Oroitzapenak) du, Graciliano Ramos idazlearen liburu batean oinarritua.
- Perec, Georges
- Pérec, Marie-José
- perediku
- pereion
- pereiopodo
- Pereira Dos Santos, Nelson
- Pereira Pinto Balsemao, Francisco José
- Perekop
- Peres, Shimon
- perestroika
- Peret