perestroika
(Errus., “berrantolatzea”). iz. Pol. Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasun ohiko buruzagi izan zeneko erreforma politikoa. 1986an abiarazitako politika honek demokratizazioa, erreformismo ekonomikoa, deszentralizazioa eta pragmatismoa zituen ezaugarri. Politika hau 1990-1991ko erreformez bukatutzat jo zuten. Horrenbestez, egoera ekonomiko larriak, errepublikek burujabetza lortu nahiak eta erreformak berak hartutako hedadurak 1991ko abuztuko estatu kolpea ekarri zuten. Indar saioaren egileak –aurreko gobernuaren aldekoak– garaiturik gertatu baziren ere, Gorbatxov aginpidetik bazterturik geratu zen handik denbora laburrera.