Perec, Georges
Frantses idazlea (Bordele, 1936 - Paris, 1982). Soziologia ikasketak egin ondoren dokumentalista izan zen zientzia ikerketarako zentro nazionalean (1961-1978). 1965. urtean egin zen ezagun Les choses (Gauzak) eleberriari esker. Surrealismoratz lerratu zen ondoren eta La disparition (1969, Desagertzea) eta La boutique obscure (1973, Denda iluna) argitaratu zituen. La vie, mode d’emploi (1978, Bizitza, nola erabili) obrak egilearen filosofiaren ardatz nagusiak jasotzen ditu.