Estatu Batuetako armadaren estatu nagusiaren eta Defentsarako idazkaritzaren egoitzari ematen zaion izena. Pentagono baten itxura du, eta Washingtongo hiritik hurbil dago. 1941-1943 urteetan eraiki zuten eta 25.000 zibil eta militarrek egiten dute lan han.