pennatulazeo
izond. Zool. Antozooen klaseko izen bereko ordenako zelenterodunez esaten da. Ahoa atrofiatu zaion erdiko zurtoin nagusiaz eta albora hazten diren mami edo belaki itxurako polipo adarrez osatua dute. Mortxela perretxiko baten edo garo-hosto baten itxura har dezakete. Bi eratako polipoak bizi dira pennatulazeoen kolonietan; bizitzeko besteren beharrik ez dutenak eta eginkizun jakin bat besterik ez dutenak, ura sarraraztea esate baterako.