pennatulido
izond. Zool. Pennattulazeoen ordenako izen bereko familiako antozooez esaten da. Ahoa zortzi garroz inguratua dute. Hauen poliperoak hegazti luma baten itxura dute. Poliperook adarkizko eta karekizko ardatz nagusi bat dute, eta honen inguruan antolatzen dira polipo umeak edo albo-polipoak.