Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

penizilinasa

iz. Biol. Penizilinaren ekintza galarazteko zenbait organismok ekoizten duten entzima. Antibiotikoei bakteriek jartzen dizkieten erresistentzien adibide garbi bat da. Mekanismo hau estreptokokoek eta estafilokokoek garatu dute batez ere. Penizilinasaren eraginari aurre egiteko honek erasotzen ez dituen penizilina mota berriak ekoizten ari dira.