Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pelear

iz. eta izlag. Geol. (Pelée mendiaren izenetik). Sumendi erupzio mota batez esaten da. Erupzio pelearrean sumenditik silize ugari duen laba lodi likatsua ateratzen hasten da, baina sumendi tximinian solidotuta geratu ohi da; laba solidotzen denean tximinia itxi egiten da eta beste erupzio bat gertatzen denean ateratzen da kanpora orratz edo kupula formako egituretan. P. Lacroix frantses geologoak aztertu zuen erupzio mota hau eta hark eman zion gaur egun duen izena.