pelekanido
izond. Zool. Pelekaniformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. Hegazti handiak dira, 1,70 cm inguru luzeak. Mokoa luzea, sendoa eta punta-okerra dute. Azpiko barailaren eta lepoaren hasiera bitartean nahi duten gisara heda dezaketen mintzezko poltsa bat dute. Oso lepoa luzeak dira. Hankak eta isatsa berriz motzak dituzte. Taldeka ibiltzen dira. Europako hego-ekialdean, Asiako hego-mendebalean eta Afrikan bizi dira, ibai inguruetan eta kostaldean gehienbat.