Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pelé

(Jaiotza izenez Edson Arantes do Nascimento). Brasildar futbolaria (Tres Coraçoes, Brasil, 1940). Zaletu eta aditu askoren iritziz inoiz izan den futbolaririk handiena da. Futbolerako berezko bizkortasuna zuen: zelai gainean lasterra, bizia eta teknika trebekoa zen. Aurrelari aritzen zen maizenik, eta golak erraz sartzen zituen, bai urrundik eta bai gertutik. 1958eko Suitzako Munduko Kopan (Jules Rimet lehiaketan) garaipena lortu zuen brasildar taldearekin aritu zen. 1962. eta 1970. urtean jokatu ziren mundu lehiaketetan ere garaipena lortu zuen . Brasilen jokatu zuen Santos futbol taldean, harik eta 1974an futbola utzi zuen arte. 1975. urtean ordea, futbolera itzuli zen 1977. urtea arte, New York-eko Cosmos futbol taldearekin dirutza handiko kontratu bat sinatu baitzuen. Futbola utziz geroztik kirol munduari gertutik loturik jarraitu du aditu lanetan; zenbait liburu ere idatzi ditu eta hainbat filmetan ere izan da partaide.