Pelay Orozco, Miguel
(«Olarso»). Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1913 - Donostia, 1998). Kontularitza ikasketak egin zituen Donostian 1941-1951 urte bitartean Caracasen bizi izan zen, eta Ekin taldea sortu zuen beste hainbat idazlerekin batera. Garai hartakoak dira: La tracción del crepúsculo (1946), El ritmo de la época (1948), Retablo vasco (1946) eta A la sombra de Aitzgorri (1951). Isilaldi luze baten ondoren, berriz hasi zen argitaratzen: La ruta de Baroja (1962), Diálogo del camino (1962), El escritor y su brújula (1964). Barojari eta Oteizari buruz liburu jakingarriak eman zituen argitara: Baroja y el País Vasco eta Oteiza, su vida, su obra, su pensamiento, su palabra (1978). Euskaraz artikuluak idatzi zituen, Oarso, Zeruko Argia, Goiz-Argi, Jakin eta Aranzazu agerkarietan. 1992an kaleratu zen Ayer y hoy de un escritor izan zen bakarka argitaratu zuen azkeneko lana.