Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pelekaniforme

izond. Zool. Neorniteen azpiklaseko izen bereko ordenako hegaztiez esaten da. Sei familia biltzen ditu bere baitan: fetonidoak, fregatidoak, pelekanidoak, sulidoak, falakrokorazidoak eta aninjidoak. Pelekaniforme gehienak handiak dira neurriz. Mokoa sendoa eta luzea dute. Moko horren beheko barailan larru-mintzezko poltsa bat dute gehienek. Hankak lau behatzekoak dituzte, igerirako egokituak, lau behatzak aurrera zuzenduta dituztela. Arrainak jaten dituzte batez ere. Lurralde beroetan eta epeletan bizi dira. Ordena honetako hegaztirik ezagunenak pelikanoak, ubarroiak eta zangak dira.