Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pelajio

(Lat. Pelagius). Fraide heretikoa (Britainia Handia, 360 - Egipto, 422). Erroman bizi izan zen Alarikok hiria hartu zuen arte; handik Siziliara joan zen lehenengo, eta Afrikara gero (410). Erromara itzuli zen (412). Pelagioren dotrina, pelagianismoa, Kartagoko kontzilioek gaitzetsi zuten (411 eta 418 urteetan), eta Efesokoak debekatu zuen (431).