Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pelasgo

iz. eta izond. XII. mende aurretik Greziako lurralde osoan finkatua zen herria; herri horri dagokiona. Izen hau antzinateko greziarrek erabili zuten egungo Greziaren mugetan bizi zen herri ez-greziarra adierazteko. Greziar idazle batzuek –Homero, Herodoto edo Tuzidide haien artean– aipatzen dituzte beren obretan eta herri berezitzat hartzen. Hizkuntzak gutxienez K.a. V. mendea arte iraun zuen zenbait herrixkatan.