Peck, Gregory
Estatu Batuetako antzezlea (La Jolla, Kalifornia, 1916 - Los Angeles, 2003). 1941ean antzerki lanetan hasi zen; berehala zinemako izar bihurtu zen. Zinemako genero guztiak landu zituen eta filmegile bikainekin lan egin zuen: Hathaway, Hitchcock, Huston, Kazan, King, Tourneur, Vidor, Walsh, Wyler. 1978an autobiografia bat idatzi zuen: An Actor’s Life (Aktore baten bizitza). Filmak: Days of Glory (1944, Aintzazko egunak), Spellbound (1945, Liluratua), Duel in the Sun (1947, Desafioa eguzkitan), The Paradine Case (1948, Paradine auzia), The World in His Arms (1952, Mundua bere besoetan), The Snows of Kilimanjaro (1952, Kilimanjaroko elurrak), Moby Dick (1956), The Big Country (1958, Herrialde handia), To Kill a Mockingbird (1962, Urretxindorra hiltzea).