Peckinpah, Sam
Estatu Batuetako filmegilea (Madera Country, Kalifornia, 1926 - Inglewood, Kalifornia, 1984). Buruzagi indiar baten biloba zen. 1949an Hollywoodera joan zen antzerki ikasketak egitera. Rifleman (1958) eta Westerner (1960) telebistarako sailak egin zituen. Western-a landu zuen gehienbat, genero hori agortutzat jotzen zenean. Galtzaileak ditu bere filmetako protagonistak; indarkeria, nihilismoa, sarkasmoa dira haren obren ezaugarri nagusiak. Filmak: Ride the High Country (1962, Zaldiz lurralde garaian zehar), Major Dundee (1964), The Wild Bunch (1969, Talde basatia), The ballad of Cable Hogue (1969, Cable Hogue-ko balada), Pat Garrett and Billy the Kid (1973), Straw Dogs (1971, Lastozko zakurrak), Cross of Iron (1977, Burdinazko gurutzea).