Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pedagogia

iz. Haur hezibidea, haurrak hezteko jakintza.  v  Pedagogiak biologiatik, psikologiatik eta soziologiatik hartzen ditu bere datuak. Jatorriz, heziketa tradizioaren eta intuizioaren emaitza izan da pedagogia, eta oinarri orokorrak eman nahi izan bazaizkio ere, zail da horrelakorik egitea, oinarrizko zientzietan, psikologian eta biologian batez ere, gertatzen diren aldaketak direla eta. Esperimentazioa da, izan ere, baliagarriena pedagogiaren alorrean, nahiz eta emaitzak ez izan horren orokorrak, eta aldian aldiko kasuetarako bakarrik balio duten. Pedagogiaren alorrak dira: heziketaren filosofia, eta batez ere helburuen azterketa; hezibideen pedagogia (psikopedagogia eta esperientziaren pedagogia); soziopedagogia, erakundeetako sistemak eta heziketa bera lotzen dituena; pedagogia klinikoa, kasu bakoitza aztertzen duena; pedagogia konparatua, heziketaren historia aztertzen duena; pedagogia didaktikoa, eguneroko jardunari buruz ari dena.