Pecs
Hungariako hego-mendebaleko hiria, Baranya departamentuko hiriburua. 177.104 biztanle (1986). Unibertsitatea. Apezpiku egoitza. Aipagarriak dira dira San Esteban katedrala (XI. mendea), Santu Guztien eliza (XII. mendea), Erdi Aroko etxeak eta museoak. Industriagune garrantzitsua (ehungintza, zeramika industria, mekanika industria). Ikatz, uranio eta bauxita hobiak daude inguruetan. v Historia. Zeltak bizi izan ziren han. Sopiannae izena eman zioten erromatarrek eta Behe Panoniako hiriburu jarri zuen Hadriano enperadoreak. IX. mendean Salzburgoko artzapezpikuen eskuetara igaro zen, Quinque Ecclesiae izenaz. 1009. urtean, San Estebanek apezpiku barruti bat sortu zuen hiri honetan, eta 1367an, Luis I.ak Hungariako lehen unibertsitatea eraiki zuen han. 1543-1686 urteetan turkiarren mende egon zen.