Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pec

Serbiako hiria, Kosovo-Metohijako lurraldean. 111.067 biztanle (1981). Aitagoien herria izan zen antzina; garai hartako lau eliza kontserbatu dira hirian. XIII. mendeko fresko baliotsuak daude eliza horietan. Decani monasterioa (1327-1335) dago hiritik gertu. Industria (janari industria, larrugintza, eskulanak) da ekonomia jarduera nagusia.