Pearson, Lester Bowles
Kanadako politikaria (Toronto, 1897 - Ottawa, 1972). Kanadako enbaxadore izan zen Estatu Batuetan (1945-1946), Kanpo Arazoetarako ministroa (1948-1957), eta oposizio liberalaren buruzagia (1958-1963). 1957an Bakearen Nobel saria eman zioten 1956. urteko Suezko krisialdia konpontzeko egin zuen ahaleginagatik. Alderdi Liberalak 1963. urteko hauteskundeak irabazi zituenean, Kanadako Lehen Ministro izendatu zuten. 1967. urtean Quebec-eko politika arazoei aurre egin behar izan zien, eta urte hartako abenduan kargua utzi zuen.