Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Partia

(Gr. Parthyaia). Asiako antzinako lurraldea, Irango ordokiaren iparraldean, Kaspiar Itsasoaren hego-ekialdean. Hircania mendiek (Elbruz) bereizten zituzten Partia eta Kaspiar Itsasoa. Persiar inperioaren mende geratu zen (K.a. 540. urtean), Alexandro Handiak konkistatu zuen (K.a. 331. urtean) eta partiarren erreinu independentea izan zen (K.a. 250-224 urteetan).