parmentiera
iz. Bot. Bignonoazeoen familiako zenbait zuhaitz eta zuhaixkaren genero izena. Parmentiera mota gehienak arantzadunak dira. Txandaka antolatutako hostoak dituzte. Lore handi berdea izaten dute, adar zaharretan gehienbat. Parmentieren fruitua jateko ona da. Mexikon eta Erdialdeko Amerikan hazten dira batez ere. Genero honetako landare motarik ezagunenetakoa Parmentiera cerifera da, piperraren antzeko fruitua duena, eta argizaria lortzeko erabiltzen dena.