Parmenio
Mazedoniar jenerala (Ekbatana, K.a. 400 - K.a. 330). Filipo II.aren eta Alexandro Handiaren manupeko buruzagi militarra izan zen. Mazedoniako garaipenetan parte hartu zuen. Alexandro Handiak Asiako kanpaina aurrera eraman ez zezan saiatu zen, eta Dario III.ak eskainitako bakea onartzeko eskatu zion. Alexandro Handiak hilarazi zuen.