Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parnasiazeo

izond. Bot. Saxifragalen ordenako izen bereko familiako belar landareez esaten da. Hosto bakunak, arrautza egiturakoak eta osoak izaten dituzte, zurtoinaren oinean kokatuak. Banaka antolatutako lorea dute, hermafrodita eta bost hostokoa. Fruituak kusku egiturakoak dituzte. 56 parnasiazeo mota ezagutzen dira, ipar hemisferioko lurralde epeletan hazten direnak guztiak. Parnasia palustris landarea da ezagunena.