Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parmenides

Greziar filosofo presokratikoa (Elea, K.a. 544 inguruan - K.a. 450 inguruan). Eleako filosofia eskola sortu zuen. Ontologia landu zuen; Parmenidesen teoriaren arabera, gizakia bat bakarra da, aldaezina, homogeneoa eta zatiezina, betikoa eta osoa, eta sorkuntza, aldaketa, deuseztapena eta higikundea zentzuen lilura dira. Filosofia poema bat idatzi zuen, Izadiari buruz, bere ontologiaren oinarriak azaltzen dituena.