Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parnaso

(Gr. Parnassos). Greziako mendia, Korintoko golkoaren iparraldean eta Delfosen ipar-ekialdean. Garaiera, 2.457 m. Apolori eskainia zen, eta musen mendia eta poeten leku sakratua zen. Han zeuden, besteak beste, Fedriaka harriak; harri horietatik behera botatzen ziren erlijio lege-hausleak.