parkerizazio
iz. Teknol. Burdinaren aleazioak herdoiletik babesteko egiten den prozesua, burdinazko piezak fosforo gatzezko geruza batez estaltzean datzana. Horretarako, burdinazko piezak fosforo gatzezko disoluzio batean sartzen dira eta irakite tenperaturaren azpitik mantentzen dira, harik eta piezetan geruza bat eratzen den arte. Parkerizazioa itsaspean egon behar duten burdinazko piezetan egiten da, batez ere.