Parkinson, James
Ingeles medikua (Hoxton, Middlesex, 1755 – Londres, 1824). Dardara eragiten duen paralisia aztertu zuen 1817an, eta, harrezkero, Parkinson-en eritasuna deitzen da eritasun hori. v Parkinson-en eritasuna. Med. Kirio sistema extrapiramidalaren (garunaren azaletik sortzen den nerbio sistemaren) eritasuna. Garunaren gune grisetan dopamina falta delako agertzen da. Berrogei urtetik gorako pertsonengan agertzen da, pixkanaka hasiera batean, eta dardara txiki bat zango-besoetan eta giharren gogortzea ditu lehenbiziko ezaugarriak. Urte batzuen buruan finkatzen da erabat eritasuna, eta hauek dira sintomak: giharren gogortze handia; aurpegiaren mozorro itxura –ez baitira giharrak behar bezala mugitzen–; gorputz enborra aurrerantz okertua; ibilera bizkorra –eriak korrika egin nahi eta jauzi txikika ibiltzea baino lortuko ez balu bezala–; eskuen dardara etengabea, keinu jain batzuk errepikatzeko imintzioan, txanponak kontatzearena, adibidez. Dopaminatik ateratako L-Dopa izeneko kimika gaia erabili ohi da sendagai gisa.