Parkinson, Cyril Noorthcote
Britainiar historialari eta idazlea (Durham, 1910 - Canterbury, 1993). Malayako unibertsitateko irakaslea izan zen. Bigarren Mundu Gerran britainiar gudarosteko ofizial izan zen, eta gudarostean izandako bizikizunetan oinarriturik Parkinson´s Law, bere lan nagusia idatzi zuen (1957). Obra horretan lanak horretarako hartzen den denbora osoa betetzen duela dioen legea azaldu zuen. Beste lan aipagarri batzuk: The Law and the Profits (1960), The Evolution of Political Thought (1958), British Intervention in Malaya (1960).