Parkman, Francis
Estatu Batuetako historialaria (Boston, 1823 - Jamaica Plain, Massachusetts, 1893). Harvard-eko unibertsitatean egin zituen historia eta zuzenbide ikasketak. Ezaguna da batez ere kolonien garaiaren hasieratik 1763. urte arte biltzen duen England and France in North America zazpi liburukitako historia bildumagatik. Parkmanen beste lan aipagarriak dira: Pioneers of France in the New World (1865, Frantziako aitzindariak mundu berrian); The Jesuits in North America in the Seventeenth Century (1867, Jesuitak Ipar Ameriketan hamazazpigarren mendean); The Discovery of the Great West (1869, Sartalde zabalaren aurkikuntza); Montcalm and Wolfe (1884, Montcalm eta Wolfe); A Half Century of Conflict (1892, Mende erdiko gatazka).