Brasilgo ibaia. 1.058 km. Sao Paulo eta Rio de Janeiro estatuak igarotzen ditu alderik alde. Paraibuna eta Paraitinga ibaiek osatua da, eta Ozeano Atlantikoan isurtzen du ura. Sao Paulo eta Rio de Janeiro lotzen dituen errepidea eta burdinbidea igarotzen dira ibai honen haranetik.