paraldehido
iz. Kim. Isurkari koloregabea, ahogozo eta usain txarrekoa, medikuntzan sorgarri eta loarazle gisa, eta kimika organikoan erabiltzen dena. Medikuntzan oso eritasun larriak dituzten gaixoekin erabili izan da (alkoholismo larrienetan). Paraldehidoa azetaldehido polimerizatuari azido sulfuriko tanta batzuk gehituz prestatzen da; kaltzio karbonatoa gehitu, eta azkenik, garbitzeko lurrundu egiten da. 124 °C-tan irakiten du, eta 12,5 °C-tan urtzen da.