paralax
iz. Urrunean dagoen gauzaki baten itxurazko leku aldatzea, begiratzen ari denak ikuspuntua aldatzen duenean gertatzen dena. v Astr. Zeruko argizagi baten (izarrak, argizagiak…) kokagunearen aldaketa, elkarrengandik bereizirik dauden bi puntutatik begiratzen zaionean ikusten dena. Izarra edo argizagia Lurretik eta Eguzkitik zenbateko distantziara dagoen jakiteko erabiltzen da paralaxaren bidezko neurketa. Ikuslearen bi kokaguneak eta argizagiarenak hiruki bat osatzen dute. Hirukiaren oinarria ezaguna da, eta baita, bi lekutatik begiratuta, gauzakiaren kokagunea ere. Azkenik, argizagiaren distantzia (hots, triangeluaren hirugarren ertza edo angelua) erraz jakin daiteke trigonometria erabilita.